Garbibai eu
ZERTAN DATZA?
Jarraian aurkezten dugun ekintza surf arraun (SUP) lasterketa bat da, Koipetik hasita Martuteneraino arraun eginez ahalik eta denbora gutxienean hondakin gehien jasotzea xede duena.
Helburuak honako hauek dira:
-SUP-a bultzatzea, edozein adin eta ur ingurutara egokitzen den iharduera.
-Urumea ibaia ingurugiro oparo, anitz eta natural gisa aldarrikatzea, hainbat modutan eta errespetuz erabili ahal izateko..
-Sentsibilizazio ekologikoa aintzat hartzea, ingurugiroarekin zerikusia duen edozein ekintzarako, natura ez kaltetuz eta ahal den neurrian zainduz eta egoera hobetuz..
-Kirola eta natura maitatzen duten leku eta kultura desberdinetako pertsonen arteko elkarbanatze ludikoa bultzatzea, non lehiaketa ez den helburu, baizik eta modu positibo an harremantzeko modua.
Noiz →
- 2012ko maiatzaren 13an.
- Egunean izenemate ordua: 9.00.
- Lasterketaren hasiera: 10.30
- Lasterketa bukatzeko epe ordua: 12.30
Non →
- Donostiako Urumea ibaian.
Egunean bertan, maiatzaren 13an izenemate lekua 5.zubian izango da, Amara Plaza Hotelaren parean. Bertan partehartzaileek izena eman eta taulak utzi beharko dituzte, ondoren beraien kabuz helmugara joateko. Bertan parkina eta aldagelak egongo dira.
Partehartzaileak lasterketarako prest daudenean, irteerara joango dira antolakuntzaren autobusean. Bertan mapa eta Surfrider-en plastikozko poltsak emango zaizkie.
- Helmuga: Martutene
Nola → Partehartzeko baldintzak
- 1. Talde bakoitzeko 5 partehartzaile. Klub batek partehartzaile gehiago baditu, 2 talde egin ditzake edo antolakuntzarekin kontaktuan jarri:info@gondolingipuzkoa.com
Lasterketa
- Partehartzaile bakoitzak ibaitik gutxienez plastikozko 3 objetu jaso behar ditu. Taldea deskalifikatua izango da baldin eta partehartzaile bakoitzak gutxienez 3 plastikozko objetu ez baditu poltsan. Objetu extra bakoitzak 5 puntu balio ditu.
- Talde bakoitzak kapitain bat aukeratuko du, honek taldeko beste kideek baino 7´5 kilometro gehiago arraun egingo ditu ( beraz azkarrena izan dadin gomendatzen dugu). Lasterketa hasterakoan partaide guztiek lur barrena arraunean hasiko dira, kapitainek berriz 5.zubitik 1.zubira arraun egin beharko dute.
Lasterketaren azkenengo zatian, kapitainak Martutenen gelditu beharrean, Astigarragaraino arraun egiten jarraitu beharko dute gero Martuteneraino bueltatzeko (mapa ikusi).
- Hau da, bi lasterketa gauzatuko dira momentu berean eta ibilbide berdinetik, baina kapitainek 13 kilometro egingo dituzte eta gainontzeko partehartzaileek 5´5 kilometro.
- Partehartzaileak helmugara iristen direnean bakoitzak bere poltsan dituen plastikozko objetuak zenbatuko dira.
- Taldeko azkenengo partehartzailea helmugara iristen denean, ekipoko poltsa guztiak pisatuko dira. Plastikozko zatietan pisu gehiena jaso duen taldeak 50 puntu lortuko ditu.
Tamainan plastikozko pieza handienak 25 puntu balioko ditu.
Plastikozko pieza gehien jaso dituen taldeak 50 puntu lortuko ditu.
Elkarbanatu
- Talde bakoitzak lasterketara sari bat ekarriko du. Ekintzaren helburuetako bat elkarbanatu eta hurbiltzea da, beraz egokia izango litzateke taldea datorren tokiko zerbait tipikoa izatea.
- Antolakuntzak oroigarri bat banatuko die partehartzaile guztiei eta lasterketaren ondoren guztiok gonbidatuak zaudete Donostiako Boulebarrean egingo den bazkari herrikoira.
- Gondolin klubak sari berezia banatuko du puntu gehien lortzen dituen taldearentzat. Sari hau bereziki ospakizun honetarako Iñaki Pardos artista nafarrak egindako akuarela izango da, 400eurotan baloratutako artelana.
Izenemateak
- Apirilaren 8tik maiatzaren 2ra.
- Maiatzaren 4an klubaren web orrian argitaratuko dira ekipo, partehartzaile eta sarien zerrenda: www.gondolingipuzkoa.com
- Izenemate kuota: 20 euro. Barnean partehartzea, seguroa, garraioa, oroigarria eta bazkaria.
Biltzen den dirua “Sahararen alde arraunean” programan erabiliko da, zeinaren bitartez Gondolin Klubaren laguntzarekin SUP klaseak ematen zaizkien Saharatik Donostiara uda pasatzera datozen neska-mutikoei.
Gure babesle eta kolaboratzaileei buruz
SURFRIDER FOUNDATION Europe –i laguntza eskatu genion eta Garbibai Urumea Gondolin Race 2012 lasterketa bere “2012ko EKINTZA ESANGURATSUEN” barnean sartzea eskeini ziguten “EKINTZA OZEANIKOAK” programaren barnean. Programa honek, hondartza, ibai, laku eta itsasoetan dagoen kutsaduraren inguruko kontzeintzazio piztea du helburu, eta kutsadurak dituen ondorioen inguruan lan egiten du. Urtero 500000000000 plastikozko botila kontsumitzen dira. Urtero 100000 itsas ugaztun inguru hiltzen dira kutsaduraren erruz, edo hondakinetan harrapaturik gelditzen direlako. Datu hauek gizakiak ingurugiroan duen eragin kaltegarria azaltzen digu. Horregatik gure ekintzaren leloa: “elkarbanatu modu garbi batean”.
DONOSTIA 2016 Beste gizarte eta kultura ekintza batzuekin ere bat egin nahi izan dugu. Donostia 2016ko Europako kultur hiriburu aukeratu zuten eta maiatzaren 13an aukeraketaren ofizialtasuna egiaztatuko da. Maiatzaren 12-13ko asteburuan Donostiako kaleetan zehar OLATUTALKA jailadia ospatuko da, Donostiako kaleetan asteburu guztian zehar ekintza desberdinak gauzatuko dira eta GARBIBAI URUMEA GONDOLIN RACE 2012 Urumea ibaian BERTAN burutuko den ekintza bakarra izango da.
C4WATERMAN Hawaiin egoitza duen C4 Watermanek bere interesa erakutsi du, eta parte hartu nahi izan du berritzailea, solidarioa eta ingurugiroarekin errespetua sustatzen duen ekintza honetan. Jede askok uste du C4 Waterman SUP enpresa bat dela, baina C4 Waterman bizi modu batean oinarritutako enpresa bat da, Hawaiiko baloreak diren laguntasuna eta familian oinarritutakoa. C4 Waterman-en filosofiak 4 oinarri ditu: Oreka, Erresistentzia, Indarra eta Ohitura.
Oreka ez bakarrik fisikoa, baita mentala eta espirituala ere.
Erresistentzia, lorpen fisiko, mental eta ekonomikoak lortzen laguntzen diguna.
Indarra eta Ohitura eskutik doaz, Indarrean errotutako ohitura gisa.
Gure arbaso Hawaiiarrek odolez edo bihotzez izanik ere, ohitura oinarrizko balore bezala sustatzen dute. Balore hauek eta ez taulak dira surfaren bitartez C4 Watermanek saltzen duena. Ama lurra, ozeanoak, lagunak eta inguruan dugun edonor errespetatzen dugu, EZ dugu logo bat saltzen, baizik eta balore hauek zabaldu nahi ditugu markaren bitartez.
GONDOLIN KLUB 2010.urtetik egoitza Donostian duen Gondolin Klubak SUPa bultzatzen eta zabaltzean lan egiten duen Euskal Herriko lehen kluba da. 2009ko apirilaz geroztik Gondolin Klubak SURF ARRAUNeko oinarrizko teknikak 2000 lagun baino gehiagori irakatsi dizkie Euskal Herria, Kantabria, Asturias, Bartzelona, Tarragona eta Madrilen. Honez gain Gondolin Klubak “Sahararen alde arraunean” programan parte hartu du, ume sahararrei SUPa eta itsasoan jolasten irakatsiz. Urte honetan ere gure aportazioa egin nahi izan dugu GARBIBAI URUMEA GONDOLIN RACE 2012arekin batera, solidarioa, dibertigarria eta jasangarria izango den ekintza honekin.
Cool Shoe markaren esentzia ozeano. Marka hau Kalifornian jaio zen, San Clementen, surfa, musika eta artea elkartuz. Adierazpen askatasuna, kalitate eta orijinaltasunaren jarraitzaileak gara, gainera urte honetan 30.urteurrena ospatzen dugu! Ongietorria gure mundura…cool mundura…
Donostia Arraun Lagunak kluba 1964.urtean sortutako arraun klub bat da. Hasiera batean banku mugikorra lantzen zuen eta 70.hamarkadan bere lehen trainerua osatu zuen Kontxako Banderan lehen aldiz 1971.urtean parte hartuz. 2007.urtean Donostia Arraun Lagunak Donostiarra trainerua osatzeko hitzarmena sinatu zuen, zeinaren bitartez Donostiako arraun klub desberdinen artean traineru bat osatzen zuten. GARBIBAI URUMEA GONODOLIN RACE 2012 ekintzan Donostia Arraun Lagunak bere instalazioetan hartuko gaitu lasterketaren amaieran Martutenen.
Vía Fora Urumea ibai ertzean dagoen jatetxea da, bertan biltzen gara Urumea surfeatzera joaten garenean neguan.
Via Foran aurkeztuko dugu GARBIBAI URUMEA GONDOLIN RACE 2012ª maiatzaren 10ean. Jatetxeak Ander Echevarria Manresa sukaldariaren eskutik euskal eta gastronomia katalana batzen dituen karta eskeintzen du, non arrozak eta ardoak berezko garrantzia dute, jatorrizko izendapena duten 10 ardo eskeintzen dituelarik.
StandUpLatino.com Elkarte honen helburua SUParen suspertzea da , hau bere web orriaren bitartez egiten dute www.standuplatino.com., non gaztelaniazko informazioa elkarbanatzen da SUParen munduko zaletu guztiekin.. Stan Up Latino Perun ospatu den lehen munduko SUP txapelketa internetez zuzenean ematearen arduraduna izan da.
CAB Comunicación y Diseño. Iruñeako diseñu eta komunkazio agentzia honek sari kartela izango denaren sortzean parte hartu du.
Iñigo Aritegui Artea Donostian. 2. saria emango du: eskultura original bat.
Amaiur Argazkiak. Gondolin klubaren laguna den argazki denda da. Bereziki erreportaje sozialetan lan egiten dute baina produkzio eta gertakizunak ere egiten dituzte. “Amaiur Argazkiak” Urumean eginiko irudiek munduari buelta eman diete dagoeneko.
Izenemateak : Ane Egia anegondolin@gmail.com
Gondolin Sup Kirol Kluba.
Tel: +34 943104291.
Hernani 7, local 8. Donostia-San Sebastián.
20004, Gipuzkoa.
Euskal Herria
